Heldulekua
Makilari eusteko atala, horri bermatzekoa; hortaz, horren forma meheki egokitzen da eskura. Hainbat material noblez egin daiteke, esaterako, alpakaz, zilarrez, bufalo edo zebuaren adarrez. Heldulekua metalezkoa bada, bezeroak hainbat grabatu ditu aukeran. Nahi izanez gero, inizialak zizelka dakizkioke xixelez, ingeles grafia dotore gurutzatua erabiliz.