Egurra
Mizpirondo arruntaren (Mespilus Germanica) egurrez egin ohi da makila, oso gogorra baita eta bikain baitirau denboraren joanean. Zuhaitz hori Balkanetakoa da jatorriz, eta erromatarrek sartu zuten Europako gainerako lurraldeetan; haiek mizpiren ezaugarri idorgarriengatik eta zuraren gogortasun itzelagatik erabili ohi zuten. Gaur egun, urri eta sakabanatuta dago Pirinioetako eskualde basotsuetan.