Zapirain - Euskal Makila tradizionalaren artisauak

Artisan d´art

Makila Zapirain - Zapirain

Fabrikatzaileak gara

AGINDU ZURE MAKILA

Zapirain eta Makila

Zapirain

Aitona Patxiku Zapirainek naturarenganako maitasuna eta artisautzarekiko grina oparitu zizkidanean, mendiarekin eta euskal tradizioekin loturik nituen jada Zapiraindarren gaineko ene lehen oroitzapenak. Hain zuzen, aitonaren errementaritza-lanen eskutik ezagutu nuen sakon metalen forjaketa eta grabaketa. Izan ere, ezagutza horri esker hasiko nintzen geroago makilagintzan, eta maisu entzutetsuenengandik ikasiko nuen gainera. Eta geroago, makilagintza ogibide izateko aukera izango nuen.

Artisauak

Hainbat arlotako –errementaritza, zizelkatzea edo forjaketa- artisauen belaunaldien ondorengoa naiz, eta nire senideengandik jaso dut dakidan guztia. Horiek horrela, tradizioari eutsi diot, eta kalitate bikaina emateko ardura neure egin dut. Makilak artisau moduan egiten ditut guztiz, nire lan guztien akaberek erakusten dutenez.

Patxiku Zapirain