Makila Zapirain - Makilagintza

Makilagintza

Makilak egiteko prozesu luzea udaberrian hasten da: baso zarbatsu eta sakonetara joan ohi naiz, non, landaretza sarriaren itzalpean, mizpirondoaren adar preziatuak eta urriak hazten diren. Basoan nagoela, marraza batzuen bitartez, ebakidurak egiten ditut adarraren azalean, geroago hori apainduko duten erliebe artistikoen forma emateko. Geroago, neguan, ilargia aproposa denean eta zuhaitza “lo” dagoenean, udaberrian markatutako adarrak ebaki eta, ondoren, sutan jartzen ditut, zuritu eta zuzentzeko.
Orduan, basoan egindako ebakidurak, hots, makilaren bereizgarri diren erliebe eder izurdunak agertuko dira. Egur berak emango dizkigu kolorea eta distira, arbasoengandik jaso ditudan ezagutzen eta lehorketa-prozesuaren itxaronaldiaren emaitza gisa. Azkenik, makilaren atalak muntatzeari ekiten diot.

Mizpirondoaren adar markatzea

Mizpirondoaren adar bilketa

MIZPIRONDOAREN ADAR MARKATZEA

NATURAK BERE LANA EGITEN DU

ZURITU ETA ZUZENTZEA

LEHORTZEA

ATALAK SOLDATZEA

LIMAZ GRABATZEA

ZIZELKATZEA

XEHETASUNAK GRABATZEA

ESKUTOKIA TXIRIKORDATZEA

XIXELAZ GRABATZEA

EGURRA BUKATUA

LANABESAK